Itxi

Osasuna

Harrobiaren alde

Sabalza: 'Ez dugu beldurrik izango ardurak eskatzeko orduan'

ERREDAKZIOA

Osasunako etorkizunari dagokionez, baikor agertu da eta aurreko agintarien erantzukizunak argitzeko beldur ez dela esan du Sabalza abokatuak.  

  • Luis Sabalza, Osasunako presidente-gaia. Argazkia: EITB

Luis Sabalzak Osasunako presidente izateko aurkeztu du bere burua. Bera eta bere taldea tentuz dabiltza datorren asteko hauteskundeak prestatzen. Azken egunetan zer esan handia eman dute; bai bere abalaren jatorriak, bai bere hautagaitzak bazkide egin berri den kide bat egoteak. Baina bera ez dago kezkatuta: ?Oinarririk gabeko zalaparta sortu da, guk zorrotz bete dugu estatutuek diotena?.

Erakunde edo alderdi politikoren batekin loturarik duela ukatzearekin batera estatutuak aldatzearen alde dago, bazkideei protagonismo gehiago emate aldera.

Arlo ekonomikoari dagokionez, zorrotz eta serio jokatzea omen da bidea. Kirol arloan aldiz, Urbanen alde egoteaz gain, konfiantza handia azaldu du harrobiarengan.

Entrenatzaileak harrobiaren aldeko filosofia onartzea ezinbestekoa da, aurreko agintarien kudeaketa dela eta, ardurak argitzeko urratsik egingo duen galdetuta zorrotz erantzun du: ?Gaizki egin duenak ordain dezala, beldurrik gabe joko dugu agintari oien aurka, bazkideek eskatuz gero?.

Erroetara itzuli hala dio bere hautagaitzako leloak baina Sabalza haratago doa: ?Osasuna izan zena izanen da berriz ere, baita gehiago ere?.