Itxi

2014/12/09

20:22

Osasuna

Haitagai bakarra

Luis Sabalza, Osasunako presidente berria

Erredakzioa

Nafarroako taldaren Hauteskunde Batzordeak ontzat eman du hautagaitza, eta hurrengo lau urteetan izango da presidente. Bihar 10:00etan izendatuko dute, Sadarren.

  • Luis Sabalza / EITB.

    Luis Sabalza / EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Hiru bazkidek aurkeztutako kontra-egiteak atzera bota ditu Osasunako Hauteskunde Batzordeak, eta Luis Sabalza izango da Osasunako presidente berria. Miguel Artxankok dimisioa aurkeztu zuenetik, hori da, azkenean, Nafarroako taldeko presidentetzarako aurkeztu den hautagai bakarra. Bihar izendatuko dute.

Bazkidearen defendatzailea izandako Luis Sabalzaz gain, Javier Zabaleta ere aurkeztu zen Osasunako presidentea izateko hautagai bezala. Ekainetik taldea zuzendu duen kudeaketa batzordearen presidenta zen Zabaleta. Azaroaren 28an, baina, hautagaitza kendu zuen, kideetako bat "legalki ezgaituta" zegoelako.

Hiru bazkidek Sabalzaren hautagaitzaren kontra egin zuten, Eva Blanco zuzendariordeak baldintzak betetzen ez zituelakoan. Hauteskunde Batzordeak, ordea, Sabalzaren taldeari eman dio arrazoia, eta presidentea izateko hautagai bakarra da orain. Bihar hartuko du kargua, 10:00etan Sadarren.

Hiru bazkideetako batek esan zuenaren arabera, epaileengana joko du Sabaltza talde gorritxoko presidentea izan ez dadin.

Eva Blancoz aparte, Fidel Medrano, Juan Ramon Lafon eta Pedro Baile ere Osasunako zuzendaritza batzordeko kideak izango dira.

ak izango dira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;