Itxi

Osasuna

Zitazioa

Patxi Izco Osasunako presidente ohiak epaitegian deklaratu beharko du

Agentziak | Erredakzioa

Ikertuta bezala deklaratu beharko du epailearen aurrean, otsailaren 29an; epaileak jakin nahi du zertarako atera zituzten hiru milioi euro klubeko kontuetatik, Izco presidente zegoela.

  • Patxi Izco, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

    Patxi Izco, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Iruñeko 2 zenbakidun Instrukzio Epaitegiko titularrak Patxi Izco Osasunako presidente ohia deitu du deklaratzera, ikertuta bezala (orain arte, "inputatu" bezala zena); izan ere, epaileak argitu nahi du zertarako atera zituzten hiru milioi euro klubeko kontuetatik bera presidente zegoela.

Astearte honetan jakitera emandako ebazpenean (helegitea jarri ahal zaio), epaileak otsailaren 29rako deitu du Izco. Gertaturikoaren gainean galdetuko dio, alegia, "bereizitako B pieza" abiatu zuten gertakizunen gainean.

Ez dago argi zertarako atera zuten dirua

Epaileak azaltzen du pieza hori ireki zuela zeren eta agerian geratu baitzen nola atera zituzten, eskudirutan, 3.090.000 euro, klubeko kontuetatik.

Hain zuzen, 2003, 2004 eta 2005ean 1.380.000 euro atera zituzten; 2006an, aldiz, 1.260.000 euro; eta 2007an, 450.000 euro.

Epailearen iritziz, ez dago argi zer dela-eta atera zituzten diru-kopuru horiek. Epaileak dio, halaber, baduela 2015eko uztailaren 14an eskatu zuen perituen txostena.

Epaileak egun hartan eskatu zion Nafarroako Gobernuari izendatzeko bi peritu, Izco presidente zegoeneko Osasunako kontuei auditoria egin ziezaieten.

gin ziezaieten.

gin ziezaieten.