Osasuna
Liga BBVA
Osasuna-Almeria: Final bat bezalakoa
Asier Legarda
Taxoare
Almeriaren aurka bolada txarrari amaiera ematea da gorritxoen asmo bakarra.
Azken zazpi ihardunaldietan partida bakar bat ere ez du irabazi Osasunak, eta sailkapenean gainbeheran da Jose Antonio Camachoren taldea. Jaitsiera postuekiko zazpi puntuko aldearekin hasiko dute jardunaldia nafarrek, baina azken hiru sailkatuen eta Osasunaren artean gero eta talde gutxiago daude (Malaga eta Zaragoza soilik), eta estutasunak saihesteko lehenbailehen irabazi beharra dute gorritxoek. Almeriaren aurkako norgehiagoka final bat balitz bezala hartuko dutela esan dute gorritxoek egun hauetan, eta zelaian ere erakutsi egin behar da jarrera hori. Pandianik, Arandak eta Sergiok medikuen senda agiria jaso dute eta deialdian sartu ditu hirurak Camachok, nahiz eta hasieratik jokatuko duten al ez, baieztatu ez.
Ustezko hamaikakoa:
Ricardo; Azpilikueta, Flaño, Josetxo, Monreal, Puñal, Nekounam Juanfran, Pandiani, Camuñas; Aranda.