Osasuna
Adierazpenak
Aranda: "Garrantzitsua da Camachok jarraitzea"
Asier Legarda
Taxoare
Zaragozaren aurka lortutako golarekin pozik azaldu da aurrelaria eta bere estatistikak hobetzen jarraitu nahi du.
Osasunako aurrelari Carlos Aranda pozik agertu da gaur Taxoareko prentsa aretoan Zaragozaren aurkako partida bideratzeko balio izan zuen gola egin ostean. Arandaren ustez Osasunak oraindik puntuak batzen jarraitu beharra dauka mailari eustea ziurtatzeko, baina helburua gertu ikusten du aurrelari andaluziarrak eta puntuak batzen laguntzegatik pozik azaldu da. Osasunara iritsiz gerotik Camachok erakutsi dion konfiantza eskertu du arandak, eta beretzat datorren denboraldian Camachok Osasunan jarraitzea garrantzitsua al den galdetuta, argi hitzegin du Arandak: "Niretzat eta Osasunarentzat, garrantzitsua da Camachok jarraitzea. Iragan sasoian Osasunak helburua lortu zuen Camachorekin eta sasoi honetan are eta lasaiago lortuko dugula dirudi. Camachok asko eman dio taldeari iritsi zenetik, eta zaila izango da Osasunak entrenatzaile hoberen bat aurkitzea", esan du aurrelari gorritxoak.
Bestalde, javad Nekounamen parte hartzea ez dute baztertu Osasunako medikuek goizean egin erresonantziaren ostean. Zaragozaren aurkako partidan zelaia utzi behar izan zuen euskarri irandarrak orkatila bihurritu ostean, baina bihar arratsaldeko entrenamendua burutzeko prest egotea ezin da baztertu une honetan, eta hori hala izanez gero Malagaren aurkako partida jokatzeko prest ere egon daiteke Nekounam.