Itxi

Osasuna

0-0

Bilbao Athletic matematikoki jaitsi da Osasunaren aurka berdinduta

Erredakzioa

Zuri-gorriek eta gorritxoek golik gabe (0-0) berdindu dute San Mamesen eta berdinketak ez dio bi taldeetako bati ere balio. Osasuna playoff postuetan mantentzen da, baina igoera zuzenetik urrunago.

  • Roberto Torres eta Jurgi. Argazkia: EiTB

    Roberto Torres (Osasuna) eta Jurgi (Bilbao Athletic). Argazkia: EiTB

Bilbao Athleticek eta Osasunak golik gabe berdindu dute (0-0) San Mamesen eta puntu bana eskuratu du talde bakoitzak. Emaitza honek, ordea, ez dio talde bietako bati ere balio. Zuri-gorrien jaitsiera matematikoki baieztatu da; gorritxoak, aldiz, playoff postuetan jarraitzen dute, baina igoera zuzenetik urrunago, zazpi puntura.

Lehen zatia parekatua izan da. Talde bakoitzak abagune bana izan du. Seigarren minutuan Nauzet atezainak Bilbao Athleticen gola eragotzi du Guarrotxenari buruz-burukoa irabazita. Ondoren, Osasunak abagune bikoitza izan du, baina gorritxoek ez dute Jon Anderren atea zulatzea lortu. Atsedenaldira iritsi orduko, 38. minutuan, Nauzetek beste buruz-buruko bat atera dio Guarrotxenari eta ia jarraian, Jon Ander Bilbao Athleticeko atezainak erantzun ona eman dio Urko Veraren erremateari.

Bigarren zatian Osasunak izan ditu abagune onenak. 68. minutuan, Jon Ander atezainak erantzun bikaina eman dio Roberto Torresen jaurtiketa indartsuari eta 80. minutuan, Olavidek jokaldi bikaina egin eta bere jaurtiketa gutxigatik kanpora joan da. Partida amaitzeko bost minutu falta izan direnean Bilbao Athleticek abagune ona izan du, baina Nauzetek gola eragotzi du Jurgiren jaurtiketa desbideratuta. Amaieran, golik ez San Mamesen eta puntu banaketa.

Fitxa teknikoa:

0 - Bilbao Athletic: Jon Ander; Etxeberria, Ramalho, Gil, Saborit; Guarrotxena (Gorka Iturraspe, 77.min), Unai Lopez, Vesga, Cordoba (Jurgi, 70. min); Aketxe; eta Villalibre.

0 - Osasuna: Nauzet Perez; Aitor Buñuel (Alex Berenguer, 53. min), Tano, Unai Garcia, David Garcia, Javier Flaño; Merino, Roberto Torres, Otegui (De las Cuevas, 46. min); Pucko (Olavide, 65. min) eta Urko Vera.

Epailea: Areces Franco (Asturias).

turias).