Osasuna
Salbazioa, hurbil
Osasuna: Lau puntura, baina lasai
Asier Legarda
Taxoare
Deportivoren aurkako lehia irabazi eta salbazioa ziurtatu nahi dute gorritxoek asteazkenean.
Lau puntuko aldea besterik ez dauka Osasunak jaitsiera postuekiko, baina sailkapenean zortzi talde atzetik ikusteak lasaitasuna hedatu du Iruñeko klubaren inguruan. Asteazkenean Deportivo mendean hartuz gero salbazioa matematikoki ziurtatzeko aurrerapauso itzela emango dute gorritxoek, partida hori irabaziz gero Malagak San Mamesen edo Tenerifek Nou Campen ez irabaztea nahikoa izango baita Osasunak 42 punturekin bi jarduanldiren faltan salbazioa ziurtatzeko. Eta asteazkenean horixe izango da gorritxoen helburua, noski. Azken hamar partidetan ez du garaipenik lortu Miguel Angel Lotinaren taldeak, azken lau partidetan gol bakar bat ere ez dute egin galiziarrek, eta asteazkenean Osasunak jarraitasuna eman nahi dio Deportivoren bolada txarrari.
Gainera, egutegiari erreparatuz gero ere lasai egoteko arrazoiak badituzte gorritxoek, Malagak, Tenerifek eta Valladolidek Real Madril edo Bartzelonaren aurkako partidak jokatu behar baitituzte oraindik, besteak beste.