Itxi

Osasuna

Adelante Liga

Osasuna.Nastic, gaur, Sadarren

Erredakzioa

Gorritxoek gogotsu ekingo diote Lehen Mailara igotzeko faseari. Nastic izango dute aurkari finalerdietako kanporaketan. Joaneko partida  20:00etan, Sadarren.

  • Enrique Martin Monreal. Argazkia: EFE

    Enrique Martin Monreal. Argazkia: EFE

¿Osasuna prest dago Lehen Mailara igotzeko playoffei ekiteko. Talde gorritxoa gogotsu dago Nasticen aurka jokatu behar duen lehen kanporaketa jokatzeko. Joaneko partida gaur jokatuko da, 20:00etan, Sadarren.

Oier Sanjurjo taldeko kapitainetako batek esan duenez, "zaila izango da. Nastic aurkari gogorra da, baina gogotsu gaude eta playoffen amaieran taldea Lehen Mailan izatea dugu helburu. Igoera fasea gogorra izango da, asko sufritu beharko dugu, baina gogotsu eta prest gaude".

Miguel de las Cuevasek, bestalde, pozik daudela, eta azken esfortzua egin behar dutela adiarzi du. "Nasticen aurkako kanporaketa parekatuta ikusten dut. Aurkari zaila da, baina gu ondo gaude. Joaneko partidan golik ez jasotzea izango da gakoa. Playoffean edozein talde izan daiteke faboritoa eta ez dakit zer gertatuko den, baina Osasunak duen guztia emango duela argi daukat", esan du Alacanteko jokalariak.

Enrique Martin Monreal entrenatzaileak jokalari guztiak prest izango ditu asteazkenerako.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Osasuna