Itxi

Osasuna

Ostiralean, 20:45ean

Osasunak abian jarriko du aurtengo Liga, La Rosaledan

Agentziak | Erredakzioa

Gorritxoek Roberto Torresen baja garrantzitsua dute; aurreko denboraldiko goleatzailerik eta pase-emailerik onena.

  • Osasuna. Argazkia: EiTB.

    Osasuna. Argazkia: EiTB.

Osasunak Malagan egingo du debuta Ligan, Lehen Mailara itzuli ostean, denboraldi zaila modurik onenean hasteko itxaropenarekin. Hala ere, ikusteke dago nafarrak maila berrira nola egokituko diren, Bigarren Mailan bi urte eman eta taldean aldaketa ugari egin ostean.

Gorritxoek denboraldia prestatzeko denbora gutxi izan dute, aurreko denboraldia ekainaren 18ra arte luzatu zitzaielako, igoera kanporaketen ondorioz. Horrez gain, denboraldi-aurrean ez dituzte emaitza onak lortu.

Iruindarrek gol asko hartu dituzte denboraldi-aurrean eta oraindik taldea egiten ari dira. Gauzak horrela, lehen partida honetan iazko denboraldiko oinarriarekin jokatuko dute, eta hasierako hamaikakoan egindako sei fitxaketetatik hiru sartuko ditu Martin Monrealek: Oriol Riera, Fausto Tienza eta Juan Fuentes.

Osasunako entrenatzailea ez da aulkian eseriko, iazko azken partidan kanporatu egin zutelako. Baja garrantzitsua du gainera, Roberto Torresek ezin baitu jokatu. Torres aurreko denboraldiko goleatzailerik eta pase-emailerik onena izan zen.

 

Ustezko hamaikakoak:

Malaga: Kameni; Rosales, Llorente, Koné, Ricca; Keko, Camacho, Recio, Jony; Charles eta Juanpi.

Osasuna: Nauzet; Javier Flaño, David García, Miguel Flaño, Unai García, Fuentes; Oier, Fausto Tienza, De las Cuevas; Kenan Kodro eta Oriol Riera.

Epailea: Santiago Jaime Latre (Aragoikoa).

Estadioa: La Rosaleda.

Ordua: 20:45ean.