Osasuna
Baja, 6-8 hilabeterako
Miguel Flañori egin dioten ebakuntza 'arrakastatsua' izan da
Erredakzioa
Osasunak jakinarazi duenez, jokalari nafarrari ezker belaunean egin dioten ebakuntza "arazorik gabekoa" izan da. Flaño 6 eta 8 hilabete artean egongo da bajan.
-
Miguel Flaño lesionatu zen unearen irudia. Argazkia: EFE
Miguel Flaño Osasunako kapitainari astelehen honetan egin diote ebakuntza Nafarroako Unibertsitate Klinikan. Klubak jakinarazi duenez, Nafarroako Unibertsitate Klinikan Andres Valenti traumatologoak eta bere taldeak egindako ebakuntza "arrakastasua eta arazorik gabekoa" izan da.
Flañok haustura jasan zuen ezker belauneko lotailu gurutzatuan Bartzeloanren aurka Sadarren abenduaren 10ean jokatu zuen partidan eta baja izango da denboraldi osorako.
Osasunak esan du, jokalariak astearte honetan ekingo diola errekuperazio prozesuari eta 6-8 hilabate bitartean egongo dela bajan.
>