Publizitatea
Itxi

2017/01/02

16:02

Osasuna

Errege Kopa

Osasunak eta Eibarrek Kopako derbiarekin hasiko dute urtea

Erredakzioa

Errege Kopako final-zortzirenetako joaneko partida jokatuko dute bi taldeek, 19:00etan, Sadarren.

  • Eibar eta Osasuna. Argazkia: EFE

    Eibarrek eta Osasunak denboraldi honetan Ligan jokatutako partidako irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Osasunak eta Eibarrek Errege Kopako final-zortzirenetako joaneko partidarekin ekingo diote 2017. urteari astearte honetan. Norgehiagoka Sadarren jokatuko da, 19:00etan.

Gorritxoek denboraldi honetan Eibarren aurka lortutako garaipena errepikatu nahi dute. Partida hura Ligakoa izan zen, eta Osasunak 2-3 irabazi zion talde armaginari Ipuruan Enrique Martin Monreal entrenatzaile zela.

Joaquin Caparros Osasunako entrenatzaileak Miguel De las Cuevasen eta Fran Meridaren bajak izango ditu, biak Granadaren aurkako Kopako partidan lesionatu baitziren. Bestalde, Oier Sanjurjo eta Imanol Garcia jokatzeko prest egiongo dira.

Jose Luis Mendilibar Eibarko entrenatzaileak Ligan gutxien jokatzen duten jokalariei emango die aukera asteartean, aurreko kanporaketan egin zuen bezala. Ivan Ramis, Dani Garcia eta Sergi Enrich baja izango dira. Asier Riesgok eta Fran Ricok lesioak gaindituta dituzte, eta jokatzeko aukerak izan ditzakete.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Mario; Aitor Buñuel, Unai Garcia, Ivan Marquez, Clerc; Oier, Causic, Roberto Torres, Alex Berenguer; Sergio Leon eta Oriol Riera.

Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Galvez, Arbilla; Escalante, Christian Rivera; Ruben Peña edo Nano, Adrian, Bebe; eta Kike Garcia.

Epailea: Gonzalez Gonzalez.

Zelaia: El Sadar.

Odua: 19.00etan.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena