Osasuna
Levante, hurrengo aurkaria
Osasuna: Sergio, Nekounam eta Masoud, taldearekin lan saioan
Erredakzioa
Lolo baja izango da Levanteren aurkako partidarako iragan jardunaldian txartel gorria ikusi baitzuen.
Jose Antonio Camacho Osasunako entrenatzaileak lehen taldeko jokalari guztiekin burutu du lan saioa Taxoaren. Javad Nekounam, Masoud Shojaei eta Sergio Fernandez errekuperatu egin dira eta guztiekin entrenatu dute.
Hiru jokalari hauek lan saio osoa egin dute nahiz eta Sergio oraindik ez den eroso sentitzen.
Jose Antonio Camachok honako hamaikakoa atera dezake datorren larunbatean Levanteren aurkako partidarako: Ricardo; Nelson, Miguel Flaño, Josetxo, Monreal; Juanfran, Puñal, Soriano, Camuñas; Pandiani eta Aranda.