Itxi

Osasuna

Cadizen

Osasuna lider da Herrerak hiru penalti gelditu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Xiscok eta De las Cuevasek bigarren zatiak egindako golek garaipena men diete gorritxoei.

  • Osasunako jokalariak. Argazkia: @CAOsasuna

    Osasunako jokalariak. Argazkia: @CAOsasuna

Osasunak 0 eta 2 irabazi du Cadizi eta Sergio Herrera nafarren atezaina izan da protagonista nagusia. Herrerak hiru penalti jaurtiketa gelditu ditu, gorritxoek euren bi golak sartu aurretik.

Lehen zatia joko eskasa egin dute bi taldeek, oreka izan da nagusia eta joko gutxi izan da bi areatan.

Jokaldirik esanguratsuena 16. minutuan gertatu da. Sergio Herrera atezainak penaltia egin dio Servando Sanchez Cadizeko atzelariari. Herrerak gelditu egin du penalti jaurtiketa.

Bigarren zatian jokoa biziagoa izan da. Herrerak bi penalti jaurtiketa gelditu dizkie Aitor Garciari eta David Barrali, jokaldi berean, epaileak lehen jaurtiketa errepikatzea erabaki baitu.

Jokaldi honek min handia egin die andaluziarrei, eta nafarrak garaipenaren bila joateko aprobetxatu dute.

76. minutuan, Xiscok pase on bat aprobetxatu du partidako lehen gola egiteko.

Azken minutuetan, Miguel De las Cuevasek bigarren gola egin du, kontraeraso batean.

 

Fitxa teknikoa

0 - Cadiz: Cifuentes; Carpio, Marcos Mauro, Servando, Oliván (Carrillo, 82. min); Garrido, Abdullah, Salvi, Aitor (Álvaro, 57. min); Cruz (Perea, 71. min) eta Barral.

2 - Osasuna: Sergio Herrera; Lillo, Aridane, Oier, Clerc; Arzura, Mérida, Coris (De las Cuevas, 60. min), Torres (Unai, 84. min); Quique eta David Rodríguez (Xisco, 71. min).

Golak: 0-1, 76. min: Xisco. 0-2, 87. min: De las Cuevas.

De las Cuevas.