Osasuna
Athleticen aurkako derbia
Pandiani: 'Lehia handiko partidak dira, bereziak'
Erredakzioa
"Kanpoan hobetu behar" dutela aitortu eta San Mamesen hori egiten hasteko "leku aproposena" dela adierazi du aurrelariak.
Itxura guztien arabera Walter Pandiani San mamesen arituko da. Larunbatean argituko da zalantza, baina ostegunean esandakoaren ildotik, Lekarekin aurrealdean jokatzeko aukera handia dauka uruguaiarrak.
Ondo ikusten du bere burua, eta Aranda baja dela kontuan izanda, Camachok hamaikakoa osatzeko erabil dezake Pandiani, eta baliteke Soriano taldetik ateratzea.
"Normal entrenatzeko gogoak nituen. Aste osoan egin dut eta pozik nago. Lesio zaila izan, baina erabat sendatuta nago", adierazi du Taxoarren.
Harmailetatik ondo ikusi du Osasuna, "etxean batez ere". Baina "kanpoan hobetu behar" dutela aitortu du eta San Mamesen hori egiten hasteko "leku aproposena" dela gaineratu du. "Jokatzeko partida politak dira; lehia, lan eta kontaktu handikoa", esan du.