Itxi

Osasuna

Federazioaren erabakia

Osasuna-Bartzelona partida igandean 17:00etan jokatuko da

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Bartzelonak ez du hegazkina ez den beste garraiobide baten bidaiatu nahi izan. Zaragozara joango dira AHT-an eta bertatik autobusez Iruñeara. Bidaia plan hau atzo gauzatu behar izango zuten.

Espainiako Futbol Federazioak erabaki du Osasuna-Bartzelona partida igandean arratsaldeko 17:00etan jokatuko dela. Gaur gauean 20:00etan jokatu behar zen norgehiagoka hau.

Bartzelonak partidako egun berean bidaiatzen du eta honek bere arriskuak ditu. Hegazkinez bidaiatzekoak izan dira gaur, baina aire-kontrolatzaileen greba dela eta ezinezkoa egin zaie hegazkinez bidaiatzea. Taldeak esan du ez direla hegazkinna ez den beste garraiobide baten joango Iruñeara. Federazioak partida ez diotela galdutzat emango esan dio Bartzelonari eta azkenean partida igandera atzeratu da.

Barça AHT-an joango da Zaragozara eta bertatik autobusez joango da Iruñearaino. Atzo egin beharreko bidaia izango litzateke. Lehen Mailako taldeen haserrea nabarmena da. Adibidez, Sporting Bartzelonara bidaiatzen ari da autobusez igandean Espanyolen aurka jokatzeko.