Itxi

Osasuna

0-1

Ondo merezitako agurra eman dio Osasunak urteari

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

29. minutuan, Juan Villarrek garaipenaren gola egin du Reusen aurka, markagailua gorritxoen alde jarriz eta talde nafarraren afizioari ilusioa eta urteko agur oparotsua eskainiz.

  • Reus 0 - Osasuna 1. Argazkia: @Osasuna

    Reus 0 - Osasuna 1. Argazkia: @Osasuna

Indartsu ekin diote neurketari biek ala biek. Arrasatek gidatutako taldeak 2018. Urtea zapore gozoarekin bukatzeko bere eskuetan zegoen guztia egiteko asmoarekin zelairatu da eta Reusek ere ez zuen atzean gelditu nah. Gus Ledesek faltaz egindako jaurtiketarekin aurreratzen saiatu da, baina Rubenek erraz sahiestu du berdinketa hautsiko zuen gola.

Ordu laurdenera, Osasunak lehen aukera garbia izan du Reusen atearen aurrean. Ruben Garciak egin du saiakera, baina Edgar Badia atezainak erraz gelditu du. Buruz errematatu du Brandonek eta berdinketa nagusi zen Reuseko zelaian. 29. Minutuan, berriz, Juan Villarrek aurreneko gola egin du markagailua gorritxoen alde jarriz eta afizioari ilusioa eta urteko agur oparotsua eskainiz.

Talde nafarrak aurrea hartu du markagailuan, eta C.Clerken jokaldia ezinbestekoa izan da Juan Villarrek garaipenaren gola burutu ahal izateko.

Bigarren zatian, epailea Osasunaren aulkira hurbildu eta Bittor Alkiza, bigarren entrenatzailea, kanporatu du. Talde nafarrak bestalde, estutzen jarraitu du ta hainbat aukera garbi izan ditu hala ere ez du asmatzerik izan. Reusek bestalde, aldaketak egiten jarraitu du markagailua iraultzeko sekretua bere egiteko asmoarekin, hala ere ez du lortzerik izan.

Norgehiagoka bukaeran, biek ala biek 10 jokalarirekin bukatu dute, izan ere, C.Clerken kanporatzearen ostean, Fran Carbiak min hartu eta medikuak asistentzia ematera atera behar izan dira, ondorioz, zelaitik ateraz.

Fitxa teknikoa:

0 - Reus: Edgar Badia; Moore (Bastos, 78.min), Olmo, Catena, Mikel Villanueva (Borja Herrera, 60.min); Vaz, Mario Ortiz, Gus Ledes, Carbonell (Fran Carbia, 71.min); Querol eta Linares.

1 - Osasuna: Ruben; Nacho Vidal, Unai Garcia, David Garcia, Clerc; Oier, Iñigo Perez; Torres, Juan Villar (Kike Barja, 71.min), Ruben Garcia (Xisco, 84.min) eta Brandon (Miguel Flaño, 87.min).

Golak: 0-1: Villar, 28.min.

Epailea: Pulido Santana.