Itxi

Osasuna

BBVA Liga

Malaga-Osasuna: Gorritxoak, txetik kanpoko lehen garaipenaren bila

A.B.

Erredakzioa

Pandiani baja da partida honetarako, baina Aranda deialdian sartu da. Damiak ordezkatuko du zigorturik dagoen Monreal.

Osasunak Rosaledan jokatuko du igande honetan Malagaren aurka. Gorritxoen helburua denboraldi honetan lehen aldiz etxetik kanpo irabaztea da.

Mendilibarrek 19 jokalari sartu ditu deialdian. Nacho Monreal zigortuta, Pandiani, Sanjurjo eta Ruper, min hartuta baja dira norgehiagoka honetarako. Josetxo ere gaixorik dago eta azken orduan deialditik at geratu da.

Carlos Aranda itzuli da deialdira. Hegalean Damiak jokatuko du Monrealen ordez. Osasunak hamaikako honekin joka dezake Malagan: Ricardo; Damia, Sergio, Lolo, Nelson; Puñal, Nekounam, Cejudo, Camuñas, Masoud eta Lekic. Riesgo, Miguel Flaño, Vadocz, Coro, Calleja, Soriano, Sola eta Aranda jokalariek osatzen dute deialdia.