Itxi

Osasuna

Igandean 17:00etan

Osasuna-Racing: Aurkari zuzena gainditu nahi dute gorritxoek

Erredakzioa

Mendilibarrek garrantzi handiko hiru baja ditu: Sergio Fernandez, zigortuta, eta lesionatuta dauden Walter Pandiani eta Carlos Aranda.

Osasunak Racing hartuko igande honetan Reyno de Navarran (17:00). Mailari eusteko bidean aurkari zuzena da Santanderreko taldea. Nafarren helburua zuzenean bi garaipen eskuratzea izango da eta horrela jaitsiera postuetatik urruntzen hasi.

Racingek Osasunak baino puntu bat gehiago dauka eta kontutan hartzeko datua da Iruñan jokatutako azken lau partidak irabazi dituztela kantabriarrek.
Mendilibarrek garrantzi handiko hiru baja ditu: Sergio Fernandez, zigortuta, eta lesionatuta dauden Walter Pandiani eta Carlos Aranda.

Ustezko hamaikakoa:

Osasuna: Ricardo; Nelson, Lolo, Josetxo, Monreal; Puñal, Nekounam; Cejudo, Soriano, Camuñas; eta Kike Sola.

Racing: Toño; Pinillos, Torrejon, Henrique, Christian; Kennedy, Colsa, Lacen, Munitis; Giovani eta Ariel.

Epailea: Clos Gomez
Futbol-zelaia: Reyno de Navarra.
Ordua: 17.00.