Itxi

Osasuna

Igandean, Atleticoren aurka

Osasuna: Pandianik alta medikua jaso du; Nelson eta Vadocz itzuli dira

Erredakzioa

Mendilibarrek Nekounam eta Soriano prest izango ditu Atletico Madrili aurre egiteko. Bi jokalari hauek hasierako hamaikakoan egoteko aukera asko dituzte.

Osasuna lanera itzuli da ostegunean jai eguna izan ostean. Walter Pandianik alta medikua jaso du eta beraien selekzioekin egon diren Nelson Augusto Tomar eta Krisztian Vadocz ere itzuli dira.

Pandiani prest egongo da Atletico Madrilen aurka jokatzeko Mendilibarrek ala nahi badu. Dena den, badirudi Riflea ez dela hasierako hamaikakoan izango bera eta Aranda egon ez direnean Kike Solak jokatu baitu eta azken honek oso emaitza onak eman baititu.

Mendilibarrentzat beste albiste on batzuk ere izan dira aste honetan. Javad Nekounam eta Fernando Soriano igandean jokatzeko moduan egongo dira eta hasierako hamaikakoan egon daitezke.