Itxi

Osasuna

Garaipena Extremaduraren aurka

Osasunak lidergoa sendotu du, Sadarren garaipena lortuta (1-0)

Agentziak | Erredakzioa

Rober Ibañezek egin du partidako gol bakarra, lehen zatiko 29. minutuan.

  • Osasunak 12. garaipena jarraian lortu du etxean

    Osasunak 12. garaipena jarraian lortu du etxean. Argazkia: @CAOsasuna

Osasunak hamabigarren garaipena jarraian lortu du Sadarren eta, ondorioz, sendo da Bigarren Mailako sailkapenaren lehen postuan. Nafarrak Extremadurari gailendu zaizkio, Rober Ibañezek egindako golari esker.

Lehen minutuetan Extremadura aritu da erasoan, eta iruindarrak ez dira batere eroso egon berdegunean. Huts ugari egin dituzte, baina inolako ondoriorik gabe.

Hala ere, Jagoba Arrasateren taldeak erreakzionatu egin du eta orduan iritsi da Rober Ibañezen gola, Clercek emandako asistentzia baten ondoren. Ibañezek bi atzelari atzean utzi ditu eta Cato atezaina ere gainditu du neurketako gol bakarra egiteko.

Hortik aurrera, gorritxoek arrisku handia sortu dute, baina gol gehiago sartu barik.

Bigarren zatian, Extremadurak aurrera egin du eta Ruben Martinez atezainaren inguruetara iritsi da. Hori ikusita, eta bigarren gol batekin partida erabakita utziko zutela jakinda, Arrasatek Brandon zelairatu du, aurkariaren lerroetan zuloak bilatzeko.

Azken ordu laurdenean, Osasunak ondo eutsi dio Extremadurari eta markagailuan ez da aldaketarik egon. Nafarrek sendo jarraitzen dute Bigarren Mailako lidergoan.



Fitxa teknikoa

1 - Osasuna: Rubén Martínez; Nacho Vidal, Unai García, David García, Clerc; Oier, Fran Mérida; Roberto Torres (81. min, Perea), Rubén García, Rober Ibáñez (Kike Barja, 73. min); Juan Villar (64. min, Brandon).

0 - Extremadura: Casto; Alex Díez, Pardo, Borja Granero, Bastos; Kike Marquez,Lolo, Gio Zarfino, Perea (Nando, 59. min); Reyes (Ortuño, 46. min) eta Willy.

Golak: 1-0, 29. min: Rober Ibáñez.