Itxi

Osasuna

1|2|3 Liga

Osasunak El Sadarren garaitu gabeko gisa amaitu du denboraldia, Oviedoren aurka

Agentziak | Erredakzioa

Gorritxoek 123 Ligako txapeldunaren Kopa jaso zuten denboraldiko 19. garaipena lortu ostean. Horien artean 17 jarraian izan dira.

  • Osasunako jokalariak koparekin. Argazkia: EFE

    Osasunako jokalariak koparekin. Argazkia: EFE

Osasunak bere 17. garaipena lortu du El Sadarren Oviedori irabazi ostean (1-0), larunbatean. Xiscoren golak, bakarra partida osoan zehar, etxean garaitu gabeko taldea izatearen ohorea eman zion talde gorritxoari.

Behin partida amaituta, Osasunako kapitainak, Oier Sanjurjok, 1|2|3 Ligako garaile Kopa jaso zuen Rafa del Amoren eskutik, Espainiako Futbol Federazioaren presidente ordea.

Gorritxoek haien historian lehen aldiz irabazi egin dute aipatutako Kopa, bigarren maila honetan multzo bakarreko sistema erabiltzen denetik behintzat.

Halaber, Osasunak El Sadarren lortutako 19 garaipenek, horietatik 17 jarraian, Bigarren Mailaren historiako etxeko talderik onena bihurtu dute.

Partida hasieratik amaiera arte, zaleek gehien goratutako pertsona Osasunako entrenatzaile Jagoba Arrasate izan zen, zeinak partida osoa zutik ikusi zuen eta jokalari guztiak txalotu zituen.

Miguel Olavide eta Carlos Clercek zaleen maitasuna jaso zuten, izan ere, ez baitute talde gorritxoan jokatuko hurrengo denboraldian.

Osasunak, partida osteko emanaldiarekin, denboraldi historiko honi amaiera eman dio: 87 punturekin, puntuazio historikoa, Lehenengo Mailako 8. igoera lortuta.

Fitxa teknikoa

1 - Osasuna: Sergio Herrera; Lillo, Oier, Aridane, Clerc (Endika, 66. min); Olavide (Brandon, 75. min), Roberto Torres, Fran Merida, Kike Barja; Xisco y Ruben Garcia (Nacho Vidal, 77. min).

0 - Oviedo: Alfonso Herrero; Bolaño, Javi Hernandez, Carlos Hernandez, Carlos Martinez; Folch, Jimmy; Mossa (Ibra, 73. min), Saul Berjon, Viti (Omar Ramos, 56. min); Toche (Steven, 80. min).

Golak: 1-0, 69. min: Xisco.

Epailea: Oliver de la Fuente Ramos (Gaztela-Mantxako batzordea). Osasunako taldean, Sergio Herrerari txartel horia atera zion eta Oviedoko taldean, aldiz, Mossa, Bolaño eta Jimmyri.