Osasuna
Asteazkenean, 22:00etan
Osasuna, salbazioaren bila Europara begira dabilen Sevillaren aurka
Erredakzioa
Garaipenak salbazioa matematikoki bermatu dezake gorritxoentzat. Partida asteazken honetan jokatuko da 22:00etan Reyno de Navarran.
Talde nafarrak 41 puntu ditu eta garaipenarekin 44 puntuetara joango litzateke. Badirudi nahikoak izango direla 44 puntuak salbazioa ziurtatzeko. Datorren astean Getafe izango du aurkari Osasunak. Talde madrildarra ere salbazioa lortzeko lehian dago.
Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak ez du argitu nork jokatuko duen Nekounamen ordez. Krisztian Vadocz izan daiteke aukeretako bat, baina Fernando Sorianok ere aukerak ditu postu horretan jokatzeko. Biak hasierako hamaikakoan egon daitezke Mendilibarrek Damia Abella hasierako hamaikakoan jartzen ez badu.
Ustezko hamikakoak:
Osasuna: Ricardo; Nelson, Lolo, Sergio, Monreal; Puñal, Soriano; Cejudo, Vadocz, Camuñas; eta Kike Sola.
Sevilla: Javi Varas; Sergio Sánchez, Fazio, Escude, Dabo; Perotti, Medel, Zokora, Diego Capel; Kanoute eta Negredo.
Epailea: Muñiz Fernandez.
Zelaia: Reyno de Navarra.
Ordua: 22.00etan.