Itxi

Osasuna

BBVA Liga

Osasunak Nelsonen baja du baina Nekounam prest dago Getaferako

Erredakzioa

Damia Abellak eta erdilari irandarrak hasierako hamaikoan egoteko aukera asko dituzte.

Osasunako entrenatzailea den Jose Luis Mendilibarrek Nelsonen baja izango du datorren igandean Getaferen aurka jokatzeko Alfonso Perez Coliseumean, baina Javad Nekounam jokatzeko prest egongo da partida bateko zigorra beste ostean.

Masoud Sohajei eta Nelson izango dira iganderako Osasunak dituen baja bakarrak. Mendilibarrek bi aldaketa egingo ditu hasierako hamaikakoan Sevillaren aurkako hamaikakoarekin konparatuta. Damia Abellak jokatuko du hegalean Nelsonen ordez eta Nekounam ere hasieratik ariko da zelai erdian.