Itxi

Osasuna

Osasuna-Vila-real

Flaño: 'Partidak salbazioaren eta beharrizanaren usaina du'

Erredakzioa

Osasunako jokalariaren ustez taldea indartsu dago eta salbazioa lortzeko moduan daudela dio.

Miguel Flaño Osasunako jokalariak adierazi du baikorra dela larunbateko partidari begira. Bere ustez taldea maila mantentzeko helburua lortzeko gai ikusten du eta partidak salbazio usaina duela ere gaineratu du.

"Partidak salbazioaren, beharrizanaren eta gauza garrantzitsu baten usaina du. Guztia jokatzen dugu, klubaren etorkizuna eta zale askorena ere. Baikorrak gara", esan du Flañok.

Erdiko defentsa gorritxoaren ustez Osasunak gehiagotan ere indarra erakutsi du horrelako kasuetan eta horrekin eta Osasunako zaleen sentimenduarekin momentu zail asko gainditu dituztela gogoratu du.