Itxi

Reala

BBVA Liga

Osasunak eta Realak salbaziorako edo mailaz jaisteko dituzten aukerak

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Garaipena edo berdinketa lortzen badute mailari eutsiko diote bi taldeek: Mallorcari ere gauza bera gertatzen zaio. Zaragozak garaipena lortuz gero mailari eutsiko dio Aragoiko taldeak.

Reala eta Osasuna salbazioa lortzeko borrokan ariko dira asteburu honetan. Bi euskal talde hauekin batera beste lau talde daude lehia horretan sartuta: Zaragoza, Deportivo, Getafe eta Mallorca. Guztira, sei talde jaitsiera ekiditeko lehian.

Osasunak eta Realak nahikoa dute mailari eusteko beraien partidak irabaztearekin. Berdinketa lortuz gero ere Lehen Mailan geratuko dira. Mallorca bi euskal taldeo hauen egoera berean dago. Zaragozak, bestalde mailari eutsiko dio garaipena lortzen badu.

Reala eta Osasuna Bigarren Mailara jaitsiko lirateke honako emaitzak ematen badira:

Reala:

Getaferen aurka galdu. Mallorcak berdinketa lortu eta Deportivok eta Zaragozak beraien norgehiagokak irabazten badituzte.

Osasuna:

Vila-realen aurka galduz gero, Deportivok eta Zaragozak garaipena lortzen badute eta Getafek berdindu edo irabazten badu.