Itxi

Osasuna

3. JARDUNALDIA

Osasunak berdinketa lortu du Bartzelonaren aurka eta galdu gabe jarraitzen du (2-2)

A.C.

Gorritxoek, nahiz eta Bartzelona hasierako 1-0ekoari buelta eman, berdinketa lortu dute txapeldunaren aurka. Horrenbestez, galdu gabe jarraitzen du Santander Ligan.

  • Osasunak berdindu du Bartzelonaren aurka. Argazkia: EFE

    Osasunak berdindu du Bartzelonaren aurka. Argazkia: EFE


Futbola. LaLiga Santander: Laburpenak
Futbola. LaLiga Santander: Laburpenak (Osasuna - Barcelona)0:2:33 min.


Osasunak puntu bat lortu du Santander Ligako azken txapeldunaren aurka, Bartzelona (2-2). Horrela, gorritxoek bost puntu dute jada, garaipen bat eta bi berdinketa, eta galdu gabe jarraitzen dute 2019/20ko denboraldian.

Jagoba Arrasateren taldeak indartsu ekin dio partida irabazteari, hasiera hasieratik, eta laster lortu du saria. Izan ere, eskuin hegaleko erdiraketa bat errematatu du Roberto Torresek, 7. minutuan, eta aurretik jarri du Osasuna (1-0).

Atsedenaldiaren ostean, eta etxekoen aldeko markagailuarekin, Bartzelonak pauso bat aurrera eman du eta berdinketa lortu du Ansu Fatik eta Arthurrek sartutako golen bitartez, 51. Eta 63. Minutuan (1-2).

Hala ere, Osasunak ez du amore eman eta, partida amaitzear zegoela, epaileak gorritxoen aldeko penaltia adierazi du, Gerard Piquek eskuz gelditu duelako baloia. Roberto Torres goleatzaileak ez du aukera galdu eta amaierako markagailuko binakakoa lortu du, 81. minutuan (2-2).

Horrenbestez, Osasunak puntu bat gehiago lortu du El Sadarren. Bartzelonak oraindik ezin izan du euskal taldeen aurkako partidetan garaipenik lortu.

Fitxa teknikoa

Osasuna: Ruben; Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Estupiñan; Torres, Merida (Moncayola, 71. min), Oier, Ruben Garcia (Ibañez, 65. min); Brandon (Villar, 78. min) eta Chimy.

Bartzelona: Ter Stegen; Semedo (Ansu Fati, atsedenaldian), Pique, Lenglet, Jordi Alba; Busquets, Sergi Roberto, De Jong (Arturo Vidal, 82. min); Carles Perez, Griezmann eta Rafinha (Arthur, 53. min).

Golak: 1-0. 7. min, Roberto Torres; 1-1. 51. min, Ansu Fati; 1-2. 64. min, Arthur; 2-2. 81. min, Roberto Torres (p).

Epailea: Martinez Munuera. Txartel horiak: Merida (13. min), Brandon (43. min), Moncayola (90. min +1) Osasunan; Sergi Roberto (32. min), De Jong (37. min), Valverde (53. min), Pique (82. min), Lenglet (90. min +4) Bartzelona.