Itxi

Osasuna

LESIOA

Ruben Martinez urte amaierara arte egon daiteke jokatu gabe

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Osasunako atezainak bihurritua dauka eskuin belauneko lotailuan.

  • Ruben Martinez, futbol-zelaia utzi zuen unea.

    Ruben Martinez, futbol-zelaia utzi zuen unea.

Ruben Martinez Osasunako atezainak min hartuta utzi zuen Coliseum Alfonso Perez futbol-zelaia igandean, Getaferen aurka jokatutako Ligako partidan (0-0).

Astelehen honetan, osasun-azterketak egin dizkiote jokalari gorritxoari Nafarroako Unibertsitate Ospitalean. Proba horietatik ateratako emaitzen arabera, atezainak ez dauka lesiorik eskuin belauneko lotailu gurutzatuan; alabaina, II. graduko bihurritua dauka hegaleko barneko lotailuan.

Hala eman du aditzera talde nafarrak berak arratsaldean plazaratu duen ohar baten bidez. Aipatu oharrean gaineratzen denaren arabera, atezainak "zaila izango du" zelaietara bueltatzea 2019. urtea amaitu aurretik.