Itxi

Osasuna

Igandean, 21:00etan

Osasuna-Sevilla, sailkapenaren goialdean dauden bi talderen arteko lehia

Erredakzioa

Talde gorritxoak Andaluziako taldea hartuko du Sadarren igande honetan, 21:00etan, Ligako 16. jardunaldiko partidan.

  • Osasuna. Argazkia: EFE

    Osasunako jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Osasunak Sevilla izango du aurkari igande honetan Sadarren, 21:00etan, Ligako 16. jardunaldiko partida. Etxean zeraman galdu gabeko 31 jardunaldiko bolada amaitutzat eman zuen Osasunak, Athleticen aurka galduta, baina Sadar aurkarientzat berriro estadio zaila izatea nahi dute gorritxoek.

Lillo hegaleko defentsa deialditik at geratu da erabaki teknikoarengatik, eta Sergio Herrera atezaina sartu du Jagoba Arrasatek, nahiz eta aste honetan ere Herrera arazo fisikoekin ibili den. Lilloren postua betetzeko, Jon Moncayolaren edo Darko Brasanacen aukerak ditu talde gorritxoko entrenatzaileak.

Sevilla sasoiko iritsiko da norgehiagoka honetara, Bartzelonaren eta Real Madrilen erritmoari eusten dion talde bakarra delarik, nahiz eta bi talde horiek aurkariek baino partida bat jokatu duten. Julen Lopeteguik zuzentzen duen taldea oso ondo jokatzen ari da, eta sendo dabil defentsako lanean ere. Zalantzarik gabe, ez da aurkari xamurra izango Osasunarentzat.