Itxi

Osasuna

Errege Kopa

Braulio: 'Recreativok mailaz igotzeko taldea osatu du'

Erredakzioa

Braulio Vazquez Osasunako kirol-zuzendariak, talde gorritxoak Errege Kopan aurkari izango duen Recreativo Huelva taldearen analisia egin du.

  • Braulio Vazquez. Argazkia: EiTB

    Braulio Vazquez, Osasunako kirol-zuzendaria. Argazkia: EiTB

Braulio Vazquez Osasunako kirol-zuzendariak, talde gorritxoak Errege Kopan aurkari izango duen Recreativo Huelvari buruz hitz egin du. "Historiagatik, Recreativori ez dagokio Bigarren B Mailan egotea", adierazi du Brauliok.

"Mailaz igotzeko taldea osatu du Recreativok. Goragoko mailetan jokatu duten Ruben Cruz, Chuli edo Jorge Morcillo bezalako jokalariak ditu", gaineratu du Osasunako kirol-zuzendariak.

Recreativoren zaleen garrantzia ere azpimarratu du Braulio Vazquezek: "Zale bikainak ditu Recrek. Gainera, Colombino estadio zoragarria da, historikoa, eta aurreko kanporaketetan bizi izan dugu zein zaila den partida bakarrera aurrera egitea".

Osasunak Recreativoren aurka jokatu zuen 2019ko irailaren 4an Colombino Trofeoko partida, eta talde gorritxoak irabazi zuen neurketa 0-1eko emaitzarekin, golegilea Adrian izan zelarik.