Itxi

Osasuna

KONTRATU LUZATZEA

Aridanek Osasunan jarraituko du 2022ra arte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kanarietako jokalariak 12 milioi euroko etete-klausula izango du Santander Ligan.

  • Aridane Osasunako elastikoa erakusten.

    Aridanek 2022ra arte luzatu du bere kontratua Osasunarekin. Argazkia: @Osasuna

Osasunak astelehen honetan jakinarazi duenez, 2022ko ekainaren 30era arte luzatu du Aridaneren kontratua. Ondorioz, Kanarietako erdiko atzelariak talde gorritxoan jarraituko du beste bi denboraldi gehiagoz. Gainera, bien arteko harremana 2023ra arte luzatzeko aukera du jokalariak, helburu jakin batzuk betez gero.

Real Madrilen aurka (1-4) Sadarren porrota jaso ostean iragarri du kontratu-berritzea Nafarroakoa taldeak, eta Cadizko jokalari ohiak Santander Ligan 12 milioi euroko etete-klausula izango duela gaineratu du.

Horrenbestez, Jagoba Arrasatek entrenatzen duen taldeko defentsan ezinbesteko parte-hartzea duen jokalariak gutxienez beste bi urtez jarraituko du zale gorritxoen babesa jasotzen.