Itxi

Osasuna

LESIOA

Raul Navasi ebakuntza egin diote ezker belaunean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Osasunako erdiko atzelari andaluziarrak bete-betean jardutea eragozten zion gongoil bat zeukan.

  • Raul Navas Luka Jovic defendatzen.

    Raul Navas Luka Jovic defendatzen. Argazkia: EFE

Raul Navas Osasunako atzelari andaluziarrari ebakuntza egin diote astelehen honetan, ezker belauneko atzealdean zeukan gongoil bat dela-eta. Valenti eta Leyes doktoreek egin diote ebakuntza Nafarroako Unibertsitate Klinikan.

Jokalariak azken asteetan mina zeukan belaunean, eta, ondorioz, bere onena ezin emanda ibili da, nahiz eta entrenatzen ibili den.

Osasunak ez du zehaztu zenbat denboraz egongo den zelaietatik kanpo jokalaria, baina gauza ziurra da asteburu honetan ez dela jokatzeko moduan izango.