Itxi

Osasuna

Espanyolen aurka

Osasunak garaipenen boladara itzuli nahi du

Erredakzioa

Talde gorritxoak Espanyol izango du aurkari igande honetan Sadarren, 12:00etan.

  • Calleri eta Estupiñan. Argazkia: EFE

    Calleri eta Estupiñan, Ligako lehen itzuliko Espanyol-Osasuna partidan. Argazkia: EFE

Osasunak Espanyol zango du aurkari igande honetan Sadarren, 12:00etan, Ligako 27. jardunaliko norgehiagokan. Gorritxoek porrotak jaso dituzte azken bi jardunaldietan, eta garaipenen boladara itzultzea dute helburu.

Mailari eusteko aurrerapausoa eman nahi du Osasunak, igande honetan garaipena lortuta. Espanyol Ligako azken sailkatua da, eta gorritxoen garaipenak asko gerturatuko luke salbazioa lortzearen helburua.

Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak aldaketak egingo ditu hamaikakoan; Herrera atezainak ezingo baitu jokatu zigortuta dagoelako, baina Sevillaren aurka partida bateko zigorra bete zuten Nacho Vidal eta Ruben Garcia hamaikakora itzuliko dira. Moncayola eta Raul Navas ez dira okatzeko prest egongo, min hartuta jarraitzen baitute.

Bestalde, Espanyol jaitsiera postuetan sartuta heltzen da Sadarrera. Abelardok taldea zuzentzeko ardura hartu zuenetik, talde perikitoak hobera egin du, baina sailkapeneko azken postuan jarraitzen du. Neguko merkatuan egindako Cabreraren, Embarbaren eta Raul De Tomasen fitxaketek, kalitate gehiago eman diote taldeari.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Ruben Martinez; Nacho Vidal, Unai Garcia, Aridane, Estupiñan; Roberto Torres, Oier, Darko, Arnaiz; Ruben Garcia eta Gallego.

Espanyol: Diego Lopez; Javi Lopez, Bernardo, Cabrera, Dídac Vilà; Embarba, David Lopez, Víctor Sanchez, Darder; Calleri eta Raul de Tomas.

Epailea: De Burgos Bengoetxea.

Zelaia: Sadar.

Ordua: 12:00etan.