Osasuna
Lan saioa Taxoaren
Osasuna, Raul Garciaren zain
Erredakzioa
Atletico Madriletik utzita etorriko da erdilaria. Raitala izan da berritasuna entrenamenduan. Hegaleko jokalaria ez zen Italiatik taldearekin itzuli Finlandiako selekzioarekin joan zelako.
-
Raul Garcia, Osasunara utzita iritsiko da. Argazkia: EFE
Osasunak entrenamendua burutu du Taxoaren atzo Huescari adiskidantzazko partida 2-0 irabazita. Raitala izan da nobedadea lan saioan eta talde gorritxoa ondorengo orduetan edo egunetan etorriko den Raul Garciaren zain dago.
Raitala taldea Italian kontzentratuta zela fitxatu zuen klubak eta hegaleko jokalaria bere ahala bertara joan eta Mendilibarren aginduetara jarrai zen. Italiatik bueltan, ordea, ez zen taldekideekin itzuli Finlandiako selekzioarekin joan behar izan zuelako.
Osasunak oraindik ez du ofiziala egin Raul Garciaren fitxaketa. Erdilaria Atletico Madriletik utzita etorriko da. Kontu txiki batzuk geratzen dira Raul Garcia Osasuna utzita etortzeko eta talde gorritxoan kontu horiek azkar konpontzea espero dute.