Osasuna
Lansaioa Taxoaren
Moncayola eta Herrera talde-lanera bueltatu dira Realaren aurkako derbia prestatzeko
Erredakzioa
Lesioa gaindituta, Jagoba Arrasateren esanetara aritu dira entrenamenduan Taxoaren, astearte honetan.
-
Osasunak Taxoaren egin duen entrenamendua. Argazkia: EFE
Osasuna entrenamenduetara itzuli da astearte honetan, bi eguneko atsedenaren ostean. Taxoareko lansaioan albiste onak jaso ditu talde gorritxoak, Jon Moncayola eta Sergio Herrera taldekideekin batera aritu baitira. Moncayolak zuntzetako lesioa zuen eskuineko hankan, eta Herrerak minduta izan du eskuineko sorbalda.
Ondorioz, badirudi Jagoba Arrasate entrenatzaileak atezain titularra eta erdilaria prest izango dituela igandean Realaren aurka Reale Arenan jokatuko duten euskal derbirako.
Hala ere, talde gorritxoak hainbat baja ditu iganderako. Ruben Garciak partida bateko zigorra bete behar du txartel horiak pilatu baititu, eta Chimy Avila, Roncaglia, Fran Merida, Kike Barja eta Rober Ibañez ez dira jokatzeko moduan egongo.