Osasuna
Asteartean 20:00etan
Osasuna-Sevilla: Zaleen aurrean irudia aldatu nahian
Erredakzioa
Barçaren aurka jasotako porrot mingarria ahaztu nahi dute. Riesgo hirugarrenez geratu da deialditik kanpo. Nekounam zerrendan da, baina jokatzea "zaila" dela adierazi du Mendilibarrek.
-
Jose Luis Mendilibar. Argazkia: EITB
Asier Riesgo atezaina ez da erabat osatu eta hirugarren aldiz jarraian geratu da Osasunako deialditik kanpo. Javad Nekounam, ordea, zerrendan sartu da. Gorritxoek Sevilla hartuko dute astearte honetan Reyno de Navarran (20:00etan).
Mendilbarrek 21 jokalari deitu ditu eta asteartean horietako hiru baztertu beharko ditu. Seguru asko, Nekounam izango da horietariko bat. Irandarrak astebete itxaron beharko du berriro jokatzeko moduan egoteko.
Sergio Fernandez, Masoud Shojaei eta Jon Echaide ere ez daude jokatzeko moduan. Zerrenda osoa honakoa da: Andres eta Ricardo, Marc Bertran, Roversio, Miguel Flaño, Raitala, Ruben eta Damia, Cejudo, Puñal, Lolo, Lamah, Nekounam, Calleja, Raul García, Annunziata eta Timor eta Nino, Kike Sola, Ibrahima eta Lekic aurrelariak.
Ustezko hamaikakoak:
Sevilla: Javi Varas, Coke, Spahic, Alexis, Fernando Navarro; Navas, Medel, Trochowski, Perotti; Kanoute eta Negredo.
Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Roversio, Miguel Flaño, Raitala; Cejudo, Puñal, Lolo, Lamah; Nino eta Kike Sola.
Epailea: Del Cerro Grande
Futbol-zelaia: Reyno de Navarra
Ordua: 20.00