Itxi

Osasuna

Kontratu-berritzea

Unai Garciak kontratua berritu du Osasunarekin 2023ra arte

Erredakzioa

Braulio Vazquez kirol-zuzendariak prentsaurrekoan baieztatu du 31 urteko erdiko defentsaren kontratu-berritzea.

  • Unai Garcia

    Unai Garcia eta Iago Aspas, Osasuna - Celta partidan. Argazkia: EFE

Unai Garciak kontratua berritu du Osasunarekin 2023ko ekainaren 30era arte. Hala jakinarazi du astearte honetan Braulio Vazquez kirol-zuzendariak, fitxaketen merkatuaren itxieraren analisia egiteko eskaini duen prentsaurrekoan.

"Unairen jarraipena da klubaren etorkizunerako egin nahi dugunaren eredua", azaldu du Vazquezek, eta, gaineratu du, Roberto Torresen eta Sergio Herreraren kontratu-berritzeak bideratuta daudela.