Osasuna
Mendilibarren adierazpenak
Mendilibar: ‘Ergela, tentela... Horretan sar naiteke, seguru asko’
Erredakzioa
Osasunako entrenatzaileak bere burua erruduntzat jo du, Iruñeko taldeak Athletici eskerrak eman beharko lizkiokeela esan ostean.
-
Osasunako entrenatzailea damututa agertu da. Argazkia: EFE
Jose Luis Mendilibar entrenatzailea Osasunan izan duen lehen krisiari aurre egiten ari zaio, fitxaketak direla eta Iruñeko taldeak Athletici eskerrak eman beharko lizkiokeela esan eta gero.
Iruñeko taldeko zaleak haserre agertu dira Zaldibarreko entrenatzailearen adierazpenen aurrean, eta, horregatik, Mendilibar kargugabetzea eskatu dute Interneteko foro askotan, taldearen emaitzak kontuan hartu gabe.
Mendilibarrek ez du hutsegitean aurrera egin, eta errua berea dela adierazi du, “eskerrak” hitza erabiltzea akatsa izan zela esanez. “ Ergela, tentela... Talde horretan sar naiteke, seguru asko”, adierazi du Osasunako entrenatzaileak.
Taldearen emaitzei begiratuta, Osasuna ez dago osasuntsu. Bost jardunaldi daramatza irabazi gabe eta hamabosgarrena da sailkapenean, zazpi punturekin, jaitsiera postuetatik bi puntura.