Publizitatea
Itxi

2021/01/15

23:02

Osasuna

Urtebetez

Brasanacek kontratua berritu du Osasunarekin 2023ra arte

A. B. | EITB Media

Drako Brasanacek talde gorritxoari lotuta jarraituko du 2023ko ekainaren 30era arte. Duela urte t'erdi iritsi zen Osasunara, Betisetik.

  • Darko Brasanac

    Darko Brasanac, Osasunako jokalaria. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Darko Brasanacek kontratua berritu du Osasunarekin 2023ko ekainaren 30era arte. Erdilari serbiarrak urtebetez luzatu du talde gorritxoarekin duen lotura aurreko kontratua 2022an bukatzen baitzen. Brasanacek 8 milioi euroko etete-klausula izango du Santander Ligan. Duela urte t'erdi iritsi zen Nafarroako taldera, Betisetik.

"Urte t'erdi iritsi nintzen Nafarroara. Gauza on asko entzunda nituen lurralde honen inguruan, baina inoiz ez nuen itxaroten toki hau hain esanguratsua izango zela niretzat. Iruñean eman nituen lehen hilabeteak amestutakoak izan ziren; Sadarrek orro egiten zuen, eta taldeak garaipen asko lortzen zituen. Partidetan gehiago ezin genuenean, zaleen bultzadak indarberritu eta korrika eginarazten zigun azken minutura arte", adierazi du Darkok kontratua berritu ostean.

Osasunak denboraldi honetan bizi duen egoerari buruz, honakoa esan du: "Hemen inork ez du etsiko. Azkenera arte borrokatu behar dugu. Talde honek Lehen Mailan jarraitzeko borroka egingo du, bihotz-bihotzez. Nik Osasunan sinesten dut; nire kluba, nire familia, nire etxea".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena