Osasuna
Talde nafarra, zazpigarren
Flaño: 'Helburua mailari eustea da, baina ez diogu ezeri uko egingo'
Erredakzioa
Atzelari nafarrak 1-0ekoa lortu zuen Betisen aurka eta gaur prentsa aretoan izan da Taxoaren taldearen bolada ona aztertzen.
-
Flaño gola ospatzen. Argazkia: EFE
Osasunako Miguel Flaño jokalariak "helburua nagusia mailari eustea" dela arhgi utzi du garu prentsaurrekoan. Hala ere, taldeak ez diola "ezeri uko egin behar" esan du atzelariak.
"Klub honek beti izan du argi bere helburua, mailari eustea. Hala ere UEFAn pentsatzea partidaz partida joatea bezain asmo handikoa da" adierazi du Flañok Taxoaren burututako entrenamenduaren ostean.
Atzelari gorritxoak, "konfiantza izateko garaia" dela edan du, baina "apaltasuna ahaztu gabe". Osasunak zazpigarren postua du sailkapenean eta jaitsierako taldeekiko alde garrantzitsua lortu du. "Gehienezkoa eman behar dugu partidak irabazteko" gogoratu du azkenik Miguel Flañok.