Publizitatea
Itxi

2021/04/21

22:15

Osasuna

3-1

Osasunak salbazioa ia bermatuta utzi du, Valentziaren aurka garaipena lortuta

Agencias | EITB Media

Talde gorritxoak 3-1eko emaitzarekin irabazi du Santander Ligako 31. jardunaldiko norgehiagoka.

0
Osasuna – Valentzia partidako laburpena eta gol guztiak
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Osasunak garaipena lortu du Valentziaren aurka (3-1) asteazken honetan jokatu duen Santander Ligako 31. jardunaldiko partida, hirugarren neurketa jarraian irabazi du, eta 40 punturekin salbazioa ia bermatuta utzi du.

Osasuna hasieratik egin da baloiaren jabe, eta 13. minutuan gola sartu du Javi Martinezen bidez (1-0); Musahek kontrol txarra egin du Jaume atezainaren pasea jasotzerakoan, Callerik pasea eman dio Javi Martinezi, eta honek ez du barkatu Valentziaren ate aurrean.

Neurketako lehen golaren ostean, Gonçalo Guedesek kanpora jaurti du talde bisitariaren lehen abagunean. Valentziari asko kosta zaio Sergio Herrerak babestutako atera gerturatzea, baina 30. minutuan Kevin Gameirok banakoa (1-1) jarri du markagailuan, Guedesen pase on bat jaso ostean.

Gola jaso eta bi minutu beranduago, Gaya Valentziako jokalariak huts egin du, Javi Martinezek baloia berreskuratu, eta Callerik gola sartu du (2-1). Talde gorritxoa gol bateko errentarekin iritsi da atsedenaldira.

Bigarren zatian ere nagusi izan da Osasuna. Partidako 63. minutuan Melero Lopez epaileak gorritxoen aldeko penaltia adierazi du bideoarbitraje laguntzaileak (VAR) abisua eman ostean. Roberto Torresek penalti-jaurtiketa huts egin du. Minutu bat beranduago, ordea, Valentziak beste penalti bat egin du, Diakhabyk eskuarekin jo baitu baloia area barruan; Roberto Torresek berriz jaurti, eta oraingoan gola sartu du (3-1).

Javi Gracia Valentziako entrenatzaileak aldaketak egin ditu azken txanpan, aldeak murriztu eta berdinketaren bila jotzeko, eta abagune batzuk izan dituen arren, ez du golik sartu. Amaieran, Osasunarentzat garaipena.

Fitxa teknikoa:

3 – Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Manu Sanchez; Torro; Roberto Torres (Budimir, 78. min), Oier (Moncayola, 62. min), Javi Martinez (Darko,  74. min), Adrian (Ruben Garcia, 62. min); Calleri (Chimy Avila, 78. min).

1 – Valentzia: Jaume; Molina (Jason, 80. min), Diakhaby, Gabriel, Gaya; Musah (Kang-In, 52. min), Wass, Racic (Oliva, 52. min), Cheryshev (Cutrone, 69. min); Guedes, Gameiro (Manu Vallejo, 80. min).

Golak: 1-0 Javi Martínez (13. min), 1-1 Gameiro (30. min), 2-1 Calleri (32. min), 3-1 Torres, penaltiz (68. min).

Epailea: Mario Melero Lopez. Txartel horiak atera dizkie Oier Osasunako jokalariari, baita Guedes eta Diakhaby Valentziako futbolariei.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;