Itxi

Osasuna

Porrota Vigon

Amaitu da Osasunaren bolada ona (2-1)

L. E. A. | EITB MEDIA

Nafarrek 2-1 galdu dute Celtaren aurka, azken sei partidetako bolada hautsiz. Iago Aspasek eta Murillo egin dituzte galiziarren golak eta Roberto Torresek, penaltiz, gorritxoena.

0
Celta – Osasuna partidako laburpena eta gol guztiak

Osasunak 2 eta 1 galdu du Celtarekin Balaidosen, LaLigako 32, jardunaldiko partida. Nafarrek sei partida zeramatzaten porrotik jaso gabe baina oraingoan ezin izan dute punturik lortu.

Iago Aspasek 42. minutuan egindako golak aurretik jarri ditu galiziarrak atsedenaldiaren aurretik. Galiziarrak nagusia izan dira lehen zatian, baina gola Osasuna hobeto ari zen momentuan egin dute. Nolitok kontraerasoa hasi du, eta Aspasek ez du barkatu.

Celtak baloiaren jabetza izan du baina ez du arrisku handirik sortu, eta Osasunak atzean ondo eutsi die. Kontraerasoan egin dute min gehien bat galiziarrek. Horietariko batean, eta Aspasen golaren aurretik, Santi Minak zutoinera jaurti du baloia. Hurrengoan, esan bezala, Aspasen gola iritsi da.

Bigarren zatian, Jagoba Arrasateren taldeak aurrera pausoa eman du eta berdinketa lortzeko aukerak izan ditu. Baina Celta oso eraginkor aritu da erasoan eta horietako batean Murillok 2 eta 0ekoa egin du.

74. minutuan, eta VAR laguntzaile teknikoari jarraituta, epaileak Roberto Torresi egindako penaltia adierazi du. Torresek berak jaurti du zigorra eta 2 eta 1ekoa jarri du markagailuan.

Emaitza honekin, Osasunak agur esan dio azken partidetako bolada onari.

Fitxa teknikoa:

2 - Celta: Iván Villar; Hugo Mallo (Kevin, 7. min), Aidoo, Murillo, Fontán (Aarón, 82. min); Tapia; Denis Suárez, Brais Méndez (Solari, 61. min), Nolito (Beltrán, 61. min); Aspas eta Santi Mina (Araujo, 82. min).

1 - Osasuna: Sergio Herrera; Ramalho, Unai García, Roncaglia, Juan Cruz (Manu Sánchez, 46. min); Moncayola, Oier (Chimy Ávila, 73. min), Brasanac; Rubén García (Jony, 46. min), Kike Barja (Roberto Torres, 46. min), Budimir (Gallego 73. min).

Golak: 1-0: Iago Aspas, 42. min. 2-0: Murillo, 64. min. 2-1: Roberto Torres, penaltiz, 76. min.

Epailea: Soto Grado. Txartel horiak: Aspas (Celta); Juan Cruz, Brasanac, Oier eta Manu Sánchez (Osasuna).