Itxi

Osasuna

Santander Liga

Huts gehiegi defentsan (1-4)

EITB MEDIA

Osasunaren partida defentsan oso eskasa izan da eta Valentziak bere abaguneak aprobetxatu egin ditu gol zaparrada lortzeko.

0
Osasuna vs Valentzia: Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak

Osasunak eta Valentziak Santander Ligako laugarren jardunaldiko partida jokatu dute Sadarreko futbol-zelaian. Talde nafarrak ausart jokatu du, baina defentsan egindako hutsekin ezinezkoa izan da punturik urratu eta jipoi ederra hartu dute.

Halere, gorritxoek aurki egin dute partidako lehen gola. Neurketaren 8. minutuan jokaldi bikaina egin dute ezker hegaletik eta area ertzetik Moncayolak gola egin du jaurtiketa ikusgarrian (1-0).

Hamabigarren minutuan Valentziak berdinketaren gola egiteko aukera izan du, baina Guedesen jaurtiketa bortitza Sergio Herrerasek urrundu egin du. Halere, etxekoen aldeak ez du asko iraun, 26. minutuan Maxi Gomezek berdinketa jarri du markagailuan (1-1) eta atsedenaldira berdinketarekin heldu da nahiz eta bi taldeak golak egiteko abaguneak izan.

Bigarren zatia hasi bezain pronto, hamar minututan besterik ez, Valentziak bi gol egin ditu; 50.ean Guedesek area barruan sartu eta bere erdiraketa Aridanek ukitu eta bere atean sartu egin du (1-2) eta 55.ean Guedesek berak jaurtiketa egin eta Herrerasek ezin izan du gelditu (1-3).

Gauzak horrela Roberto Torres eta Chimy Avila sartu ditu jokatzera Jagoba Arrasatek, baina partida ez da asko aldatu eta defentsan egindako hutsek jarraitu dute;  korner batean Alderetek laugarrena eta azkena egin du 73. minutuan (1-4).

FITXA TEKNIKOA

Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Manu Sanchez (Cote, 82'); Torró (Chimy Avila, 58'); Rober Ibañez (Roberto Torres, 58'), Darko, Moncayola, Ruben Garcia (Iñigo Perez, 82') eta Kike Garcia (Ontiveros, 82').

Valentzia: Mamardashvili; Thierry, Paulista, Guillamon, Alderete (Diakhaby, 82'), Gaya (Hugo Duro, 46'); Wass, Soler (Musah, 87'), Cheryshev (Foulquier, 45'); Guedes (Marcos Andre, 87') eta Maxi Gomez.

GOLAK

1-0, Moncayola, (8')

1-1, Maxi (26')

1-2, Aridane, bere atean (50')

1-3, Guedes (55')

1-4, Alderete (73')

Darko eta Guedes

Darko eta Guedes