Osasuna
Taxoaren
Osasuna Granadaren kontrako partida prestatzen hasi da
Erredakzioa
Entrenamenduetara itzuli dira gorritxoak asteleheneko atseden egunaren ostean. Masoud ez da taldekideekin entrenatu baina bai ordea Kike Sola
-
Osasunaren entrenamendua, artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Osasuna entrenamenduetara itzuli da asteleheneko atseden egunaren ostean. Gorritxoak Granadaren aurkako partida prestatzen hasi dira (igandean, 18:00etan).
Entrenamenduak ordu eta erdiko iraupena izan du eta gogorra izan da. Masoud ez da taldekideekin entrenatu baina bai ordea Kike Sola. Asteazkenean, 10:30ean, dute hurrengo hitzordua Jose Luis Mendilibarren gizonek.