Osasuna
Granadaren aurka 18:00etan
Lamah: 'Ezin gara fidatu. Igandeko partida tranpa izan daiteke'
Erredakzioa
Osasunako jokalariarentzat gorritxoek abantaila izango dute Reyno de Navarran jokatzen dutela eta zaleek taldea bultzatuko dutelako.
-
Roland Lamah Osasunako jokalaria. Argazkia: EITB
Roland Lamah Osasunako jokalari belgikarra ez da igandean aurkari izango duen Granada taldeaz fidatzen eta "tranpa" izan daitekeela gaineratu du.
"Kontzentratuta atera behar gara. Ezin gara fidatu igo berria den taldea delako eta hauek izaten dira talde oldakorrenak. Baina etxean jokatzen dugu eta horrek abantaila txiki bat ematen digu" esan du Taxoareko prentsa aretoan.
Lamahk zaleen babesa garrantzitsua izango dela ere gaineratu du: "Etxean jokatuta gure zaleen babesa daukagu eta partida lehen minutuetan bideratuta uzten saiatuko gara".