Osasuna
Igandean, 18:00etan
Osasunak etxean sendo jarraitzea du helburu
Erredakzioa
Jose Luis Mendilibarren mutilek Abel Resinoren Granada hartuko dute Nafarroako Erresuman. Raul Garcia hasierako hamaikakora itzuliko da.
-
Lekic. Argazkia: EFE
Osasunak Ligan garaipena bilatuko du Abel Resinoren Granadaren aurka Sanchez Pizjuan estadioan porrota jaso eta gero. Gorritxoek sailkapenean Europako postuetan jarraitzeko Nafarroako Erresuman indartsu jarraitu beharko du.
Ruben Gonzalez, Jon Echaide eta Eneko Satrustegi atzelariak eta Xavier Annunziata eta Javier Calleja erdilariak deialditik at utzi ditu Mendilibarrek erabaki teknikoak direla eta.
Gainera, Ricardo Lopezek, Masoud Shojaeik eta Kike Solak lesionatuta jarraitzen dute. Deialdiko aurpegi berria Raul Garcia nafarra da. Sevillaren aurka zigortuta egon da Garcia, baina Granadaren aurkako neurketan hasierako hamaikakoan jarriko du Mendilibarrek.
Deialdia: Andres, Riesgo, Marc Bertran, Sergio, Miguel Flaño, Raitala, Lolo, Roversio, Damia, Puñal, Nekounam, Cejudo, Raul Garcia, Timor, Lamah, Ibrahima, Nino eta Lekic.