Itxi

Osasuna

Santander Liga

Osasuna, jaun eta jabe Cadizen kontra (2-0)

EITB Media

Budimirrek eta Kike Barjak egin dituzte nafarren golak. Azken garaipena lortu zutenetik ia hiru hilabete igaro direnean irabazi dute berriro gorritxoek.

0
Osasuna vs Cadiz: Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak

Osasunak eta Cadizek 20. jardunaldiari dagokion partida jokatu dute Sadarreko futbol-zelaian. Nafarrek 2-0 irabazi dute hasieratik kontrolpean izan duten partida.

Berritasun gisa, gaur Bittor Alkizak zuzendu duen taldean Budimir eta Kike Garcia atera dira aurrealdean, eta Cadizen Fali, Cala, Arzamendía, Sobrino eta Alex Fernandez jarri ditu hasieratik Alvaro Cerverak.

Andaluziarrak ez dira atzealdean geratu, normalean egiten duten bezala, eta normalean baino aurrerago jarri dituzte euren lerroak partida hasieran, halere, minutuak igaro ahala, baloia gorritxoek izan dute, eta Cadizek atzerapausoa eman behar izan du.

Lehen abagunea 28. minutuan heldu da, areaz kanpotik Moncayolaren jaurtiketa langatik gora joan da, gutxigatik.

Nafarrek merezi zuten gola 38. minutuan heldu da azkenean. Kike Garciak erdiraketa egin du eskuin hegaletik, eta Budimirrek errematea egin du area txikian, eta baita gola egin ere (1-0).

Bigarren zatia hasi bezain pronto, hainbat errebote izandako jokaldi batean, Kike Barjak bigarrena egin du Osasunarentzat (2-0), eta horrek erabakita utzi du neurketa.

Azken minutuetan, andaluziarrak saiatu egin dira, baina markagailua ez da mugitu.

HAMAIKAKOAK

2 – Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, David Garcia, Juan Cruz, Cote; Kike Barja (Roberto Torres, 76. min), Moncayola (Oier, 87. min), Torro, Ruben Gariía (Manu Sanchez, 76. min); Kike Garcia eta Budimir (Darko, 80. min).

0 – Cadiz: Ledesma; Fali, Chust, Cala, Espino; Jonsson (Alejo, 46. min), Alarcon, Arzamendia (Bastida, 72. min), Chapela (Andone, 60. min); Alex (Osmajic, 72. min), eta Sobrino.

Futbol-zelaia: 16.292 ikusle Sadarren.

GOLAK

1-0, Budimirrek, 38. minutuan.

2-0, Kike Barjak, 48. minutuan.

Ante Budimir

Ante Budimir, gola ospatzen

Osasuna vs Cadiz

Osasuna - Cadiz partidako argazkia