Osasuna
Denboraldi amaieran
Patxi Izcok presidente kargua utziko du
Erredakzioa
Hartutako erabakian eragina izan duten arrazoien artean nekea, familia eta taldeak lehen mailari eutsi izana azpimarratu ditu. Klubeko presidentetzan hamar urte eman ditu.
-
Patxi Izcoren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Denboraldi amaieran Osasunako presidente kargua utziko duela jakinarazi du Patxi Izcok. Ekainean hauteskundeak deituko ditu seguraski.
Geratzen diren azken lau partidak bere "azken" partidak izango direla adierazi du Izcok Cope katean. Hartutako erabakian eragina izan duten arrazoien artean nekea, familia eta taldeak lehen mailari eutsi izana azpimarratu ditu. Klubeko presidentetzan hamar urte eman ditu.