Osasuna
Larunbatean 22:00etan
Osasunak hiru puntuak behar ditu Vila-realen aurka
Erredakzioa
Europako postuietan sartzeko Miguel Angel Lotinaren taldea gainditu beharko du Osasunak Madrigalen. Talde horiak mailari eusteko borrokan jarraitzen du eta hil edo biziko partida izango da.
Europako postuetan sartzeko borrokan jarraitzeko puntuak eskuratu beharko ditu Osasunak Madrigalen. Malagaren aurka berdindu ostean, helburua eskura dute mendilibarren mutilek, baina azkeneko lau jardunaldietatik hiru etxetik kanpora jokatuko dituzte. Vila-realek mailari eusteko borrokan jarraitzen du eta Lotinaren taldearentzat hil edo biziko norgehiagoka izango da.
Jose Luis Mendilibarrek Raul Garcia eta Ibrahima berreskuratu egin ditu eta biak jokatzeko prest izango dira. Osasunako prestatzaileak Loe ere deialdian sartu du eta Iruñean Masoud eta Echaide soilik utziko ditu.
Hala ere, taldearekin bidaiatu duten 23 jokalariak ez daude guztiak jokatzeko prest. Kike Solak, Sergiok eta Miguel Flañok Madrigaleko harmailetatik ikusiko dute partida.
Ustezko hamaikakoak:
Vila-real: Diego Lopez; Mario, Musacchio, Zapata, Jaume Costa, Bruno Soriano, Marcos Senna, Borja Valero, Cani, Hernan Perez eta Marco Ruben.
Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Lolo, Roversio, Damia; Puñal, Nekounam; Cejudo, Raul Garcia, Nino; eta Lekic.