Osasuna
Derbia, larunbatean 21:00etan
Osasunak Europa Ligarekin amesten jarraitzeko Reala gainditu behar du
Erredakzioa
Jose Luis Mendilibarren mutilek hiru puntuak behar dituzte Europa Ligako postuekin amesten jarraitzeko. Realak azkenengo zazpi jardunaldiak galdu gabe daramatza.
-
Reala-Osasuna. Argazkia: EFE
Osasunak denboraldiko azkenengo norgehiagoka jokatuko du Nafarroako Erresuman Realaren aurka. Gorritxoek hiru puntuak bai ala bai behar dituzte Europa Ligako postuetan sartzeko eta txuri-urdinek sasoi onarekin jarraitzeko asmoa dute. Montanierren mutilek zazpi jardunaldi porrota ezagutu gabe daramtzate, baina Osasunak Europako postuetan sartzeko ahalegina egingo du. Seigarren sailkatua bi puntura dute Mendilibarren mutilek eta horregaitik denboraldiko azkenengo bi partidak irabazi beharko dituzte.
Dejan Lekic, Damia Abella eta Roversio Rodrigues zigortuta daude eta Kike Solak, Masoud Shojaeik, Jon Echaidek eta Sergiok lesionatuta jarraitzen dute. Hori dela eta, Mendilibarrek Osasuna Bko hiru jokalari deitu ditu eta gainera, badirudi Miguel Flaño jokatzeko prest egongo dela.
Realak etxetik kanpora denboraldiko azkenengo norgehiagoka jokatuko du talde nafarraren aurka. Aranbururen agurraren ostean, badirudi Philippe Montanierrek aldaketak egingo dituela hasierako hamaikakoan.
- Ustezko hamaikakoak:
Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Lolo, Miguel Flaño, Satrustegui; Puñal, Nekounam; Cejudo, Raul Garcia, Nino; eta Ibrahima.
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Demidov, Mikel Gonzalez, Cadamuro; Illarramendi, Zurutuza, Elustondo, Xabi Prieto, Vela; eta Agirretxe.