Itxi

Osasuna

Santander Liga

Elxen eta Osasunaren berdinketa, partida grisean (1-1)

EITB Media

Maila eskaseko neurketa jokatu dute bi taldeek Martinez Valero futbol-zelaian.

0
Elx vs Osasuna: Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak

Elxek eta Osasunak denboraldiko etxeko lanak eginda atera dira Martinez Valero futbol-zelaira Santander Ligako 34. jardunaldiko neurketa jokatzera. Partida eskasa eta puntu banaketa izan da.

Francisco Rodriguezen taldeak maila eusteko punturen bat gehiago behar du eta Jagoba Arrasateren gizonak sailkapeneko zona epelean daude eta zenbat eta gorago geratzea dute orain jomuga.

Partidak erritmo handia izan du, gol abagune gutxi eta falta asko. 6 minutuko luzapena izan du hutsean amaitu den lehen zatiak.

Bigarren zatiak berean jarraitu du. Joko gutxi, baloia alde batetik bestera zelai erditik igaro gabe.

Eta 66. minutuan heldu da gorritxoen gola (0-1). Budimirrek penaltiz egin du gola (seigarren partida jarraian gola egiten).

Etxeko taldeak aurrera pausoa eman du berdinketaren bila. Mojicak 83. minutuan aukera ona izan du eta 84.ean Pere Millak korner baten ondorioz buruz sartu du berdinketaren gola (1-1).

FITXA TEKNIKOA

Hamaikakoak:

1 Elx: Edgar Badia; Josan, Roco (Pere Milla,  68'), Gonzalo Verdu, Bigas (Diego Gonzalez, 20'), Mojica, Kike Perez (Carrillo, 68'), Mascarell, Raul Guti (Gumbau, 38'), Fidel (Morente, 46') eta Ponce.

1 Osasuna: Sergio Herrera, Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Juan Cruz (Kike Barja, 86'), Manu Sanchez, Moncayola (Javier Martinez, 68'), Torro, Darko (Roberto Torres, 86'), Budimir (Ruben Garcia, 74') eta Chimy Avila (Kike Garcia, 68').

Futbol-zelaia: Martinez Valero

Golak:

0-1, Budimir, penaltiz (66').

1-1, Pere Milla (84').

Osasunako Nacho Vidal

Osasunako Nacho Vidal baloiaren bila

Juan Cruz defentsa

Juan Cruz defentsa